Ongi Etorria


Nire blog berriarekin hasteko ongi etorria eman nahi dizuet.

Gehienak zuen klasekidea izateagatik ezagutuko nauzue eta hurrengo lerroetan nire bloga zeri dagoen bideratuta aurkeztuko dizuet.

Gaur egunean, bai Euskal Herrian, bai munduko edozein lekutan arazoak daude arraza kontuekin (Diskriminazioa, borrokak…). Guzti horiek geure gizartean dauden hainbat gaitzetako bat osatzen dute. Gaur egungo bezalako gizartean, txikitatik jakin behar dugu arrazakeria elkarbizitza osasungarria eramateko oztopoa dela, azal kolore eta kultura desberdina duten pertsonekiko mesfidantza eta erasoak sustatzen baitu.

Hurrengo asteetan zehar, arrazakeriaren inguruko hausnarketak, datuak, artikuluak, bideoak etab. eskainiko dizkizuet, hezkuntzan gaia nola kudeatu genezake proposatuz edota gutxienez horren inguruan informazio gehiago eskainiz.

ONGI ETORRI ARRAZA BAKARRA BLOGERA. IRAKURTZEKO PREST? AURRERA!!!

2011-12-15

Adaluna: aniztasunaren aldeko hezkuntza tresna

Dakizuenez, nahiko denbora luzea daramat bloga osatzen eta informazio anitza eskaini dizuet aniztasuna eskolan tratatzeko asmoz. Baina, dudarik gabe, gaur aurkitut dudan hau baloratu izan behar banu, "ezinhobea" adjektiboa erabiliko nuke: www.adaluna.org

Orrialde hau, Andaluziako junta, Europa Batuarekin batera sustatutako ekimena dugu. Jada esan dudanez, web orrialdea aniztasunaren eta kultur desberdinen elkar bizitza osasuntsuaren baloreak transmititu nahi die ikasleei. Eta xede horrekin, bai ikasle eta baita irakasle eta gurasoei eskaintzen die oso-osoa den gune birtuala. Banan-banan hasiko gara aztertzen zeintzuk diren gunearen atal desberdinak.

1. Pertsonaiak: 

Hasteko Adalunaren munduan protagonistak diren pertsonaiak aurkezten dizkigute. Pertsonai hauek aniztasunaren adibide argia dira: Adaluna (Haur espainiarra), Samir (Mutiko magrebtarra), Margarita (Ijitoen etniako neska), Jairo (Gurpildun aulki bat erabiltzen duena) eta Aarón (Adalunaren lehengusua). Umeen aurkezpena egiteaz gain ere ikusi ditzakegu horien familiak nolakoak diren aniztasunaren adibide argiak izanik ere: familia homosexualak, lanbideen genero-estereotipoak apurtzen dituzten familiak (Ama polizia esaterako), banaturik dauden gurasoak etab.



2. Eduki hezitzaileak:

Atal honetan Adalunaren bizitzako hainbat kapitulu agertzen dira. Ikasleak horietako bakoitza ezagutzeko aukera izango du era entretenigarri eta sakon batean. Izan ere, kapituluetako bakoitzean, ikasleak istorio laburra aurkitu egingo du, arazo bat aurkezten duena eta Adaluna eta bere lagunak bilatutako soluzioa ere jakinarazten diguna. Atal honetan, gainera, gauzatu den arazoaren inguruan hausnartzeko aukera ezinhobea eskatzen die haurrei auziari buruzko informazio sakona emanez. Eta amaitzeko, kapitulu bakoitzak abesti entretenigarri eta hezitzaile bat abesteko aukera ematen digu (Letra eta guzti), hausnarketa egin ostean ondorio bezala hartu genezakena.



3.  Jolasak eta deskargatzeko edukiak:

Istorioaz gain, web orrialdeak, ikasleei jolasteko aukera eskaintzen die bi jolas desberdinekin (Bikoteak egiteko jolasa eta "ikonoak konektatu" izeneko jolasa). Deskargatzeko edukiei dagokienez, ordenagailuan jarri ahal ditugun Wallpaper-ak eskaintzen dizkigu eta baita istorioan ikusitako edozein bideo jaisteko aukera ere.


Atal nagusiak aztertu ondoren beste hiru "azpi atal" ere ditu webguneak:

  • "Nork laguntzen zaitu?": haurrei arazoak izan ezkero lagungarriak izan ahal zaizkien telefono zenbakia agertzen dira. Gainera irakasleentzar erabilgarriak izan daitezkela ere iruditu zait.
  • "Zeure eskubideak ezagutu": giza eskubideen adierazpenean agertzen diren zenbait artikulu azaltzen dira umeek aniztasuna tratatzerakoan horiek zeintzuk diren argi izateko.
  • "Gurasoentzako informazioa": atal honetan, gurasoentzat bideratutako informazioa agertzen da (Irakasleentzat ere guztiz baliogarria izan daitekeena). Informazio honetan istoriaren kapitulu bakoitzean landu nahi dena agertzen da eta gainera, link interegarrien zerrenda ikusi dezakegu. Etxean edota eskolan lantzeko ariketak ere eskura ditugu ataza honetan.
Egia esan, sarrerarekin amaitzeko ez dut uste argitzeko gehiago dagoenik. Web orrialde ikusgarria benetan iruditu zait adaluna.org. Aurkitu ditudanen artean ederrenetarikoa benetan. Paseotxo bat eman ezazue web gunetik eta ez ahaztu zeuen nabigatzaileen markadoreetan tresna hau sartzen, etorkizun hurbil batean erabilgarria egingo zaizue eta!


Iturriak:

2011-12-14

Arrazakeria eta diskriminazioaren aurkako musika emanaldia

Kurtso honetan landutako irakasgaien artean, Musika Hezkuntzarako egin behar izan dugun emanaldia izan da gustukoen izandako ekintzetako bat. Halabeharrez, emanaldia, arrazakeria eta diskriminazioaren aurka eigtea erabaki genuen ni neuk eta nire taldeak. Horregatik, emanaldia aurkezten dizuet sarrera honetan.



Emanaldi honekin, musikal bat egiten saiatu gara eta baita hori lortu ere. Horretarako abesti famatuen instrumentalak hartu ditugu eta bakoitzari gu geuk asmatutako letrak gehitu dizkiogu. Baina blogarekin erlazio handiena ezartzen duena, musikalaren ardatza da: istorioa:

Baziren behin hiru ikasle: Markel, Xabier eta Ali. Markeli izugarri gustatzen zitzaion jatea eta hori dela eta nahiko lodia zegoen; Ali txikitatik bizi zen Euskal Herrian baina bere jaioterria Guinea zen; eta Xabier orduak pasatzen zituen gustura ikasten eta irakurtzen. Patxi, euren klasekidetako bat,ia egunero jotzen zituen soilik atseginak ez izateagatik. Izan ere, Patxiren ustez desberdinak ziren eta desberdina txarra zelaren iritzia zuen. Egun batean, Patxik arazoak izan zituen eta Markel, Xabier eta Ali ez zuten zalantzarik izan hari laguntzerako orduan. Momentu horretatik aurrera, laurak lagun egingo dira eta Patxik ez die inoiz gehiago jipoik emango”.

Lan honen bidez, gaur egun, zoritxarrez, behin baino gehiagotan klaseetan ematen den egoera aurkezten dugu ikasleak konzientziatzeko asmoz. Kontzientziazio prozesu horretan, gainera, tutoretzan landuko lirateke intolerantziaren aurkako ideiak eta ekintzak. 

Gainera, emanaldiak dituen helburuen artean horrelakoak aurki ditzakegu:
  • Balio zibikoak gizarte demokratikoan: errespetua, tolerantzia, elkartasuna, justizia, lankidetza eta bakearen kultura.
  • Balio zibikoak inguru hurbileko bizikidetza eta gatazka egoeretan aplikatzea (familian, ikastetxean, adiskideen artean, herrian). Ulermen eta elkartasunezko jarrerak eta elkarrizketa baloratzekoak garatzea bizikidetza arazoak eta besteekiko harremanetan izaten diren interes gatazkak konpontzeko.
  • Gizarte, kultur eta erlijio aniztasuna. Gureak ez diren ohitura eta bizimoduen aurrean errespetu kritikoa izatea. Bazterketa, desberdintasun, bereizkeria eta bidegabekeria sozialeko egoerak identifikatzea.
Emanaldi hau, aniztasuna eta tolerantzia musikalki lantzeko ideia bat baino ez da. Baina ikusten ari garenez blogean ez da bakarra, beraz: jarrai ezazue bilatzen!

Iturriak

2011-11-29

ARRAZAKERIAREN PP-A

Internetetik nenbilena, ingeleraz idatzita dagoen Power Point interesgarria aurkitu dut arrazakeriari buruz hitz egiten duena.

Ikusi ahalko duzuenez, bertan, arrazakeri mota desberdinak, hainbat definizio, arrazakeriaren aurka borrokatu duten pertsonai garrantzitsuak, historia laburra... agertzen dira. Ondoren atxikitzen dizuet Power Point-a.


Zalantza edo arazorik izatekotan itzulpenarekin edota informazioarekin bidali ezazue iruzkina eta gogo onez argituko dizuet eskatutakoa.!

Iturriak

    2011-11-28

    Arrazakeriari buruzko Webquest-a

    Gaur arrazkeriari buruz interneten aurkitutako webquest-a aurkeztuko dizuet. Baina hasi aurretik, zer ote da webquest bat? 

    Webquest-a hezkuntza lanetan izugarri erabilgarria den tresna didaktikoa dugu. Honek, ikerketa gidatu batean egitean datza, internetetik ateratako baliabideak erabiliz gehienbat. Webquest hauek ezinhobeak dira umeentzat, talde lana, kognizioa eta autonomia sustatzen baititu. Gainera berezko ebaluazio irizpideak jasotzen ditu tresna honek. Honen oinarriak "Challenging learning" (Erronka bidezko ikasketa) metodologia biltzen dira, zeina ikaskuntza giro teknologikoen erabilera proposatzen du.

    Blogaren hariari jarraituz arrazakeriari buruzko webquest-a aurkitu egin dut: http://webquest.kuchiyosenf.com/index.html


    Edozein webquest moduan, hau ere zenbait zati desberdinetan banaturik dago: hasiera, lana, prozesua, ebaluazioa eta ondorioa.

    Gure kasuan, hasieran, webquest-ak duen helburu nagusia aurkezten digu: gaur egungo gizarte aniztasunari erantzunez ikasleei jakinaraztea zein den interkulturalitatearen esanahia.

    Ondoren ikasleak burutu behar duten jarduera zertan datza azaltzen digute. Ikasleok, "role playing" bat antzeztu beharko dute binaka, arrazakeriak sortu ahal dituen egoera desberdinak aztertuz eta ondoren errepikatu egingo dute antzezpena rolak aldatuz (Esaterako pertsona beltzarana denda batean lapurtzen harrapatzekotan).

    Ariketa burutzeko, ikasleak interneten bilatu beharko dute informazioa. Eta horretarako webquest-ak link interesgarri batzuk atxikitzen dizkigu prozesua errazteko. Bertan arrazakeriarekin erlazioa dituzten web orrialdeak aurkitu ditzakegu.


    Ebaluazio irizpideei dagokionez bi motatako irizpideak izango dira kontuan. Alde batetik, taula bat osatu beharko du ikasleak 1-etik 5-erako puntuazioa emanez baieztapen bakoitzari (1 adostasun maila txikiena eta 5 adostasun maila handiena adieraziz). Beste alde batetik, amaieran hausnarketa egiteko galdera batzuk aurki ditzakegu ariketa borobiltzeko. 

    Amaiera bezala webquest-ak gaia adin gazteetatik lantzearen garrantzia adierazten digu eta aldi berean hausnarketarako zita bat ere dakar, aipatzea komeni zaiguna: "Irakasten duzun bakoitzean, irakatsi ezazu ere ikasitakoa zalantzan jartzen" (Jose Ortega y Gasset)

    Eta gaurkoz hau izan da guztia. Gorde ezazue webquest-aren linka etorkizunean erabiltzeko aukera izatekotan  irakurleok!

    Iturriak:
    • Argazkiak:
      • Imp Pant erabilita

    2011-11-15

    Irakasleentzako Glosarioa

    Zenbait alditan komentatu dut jada, tolerantzia eta interkulturalitatea eskolan sustatzeko irakasleok dugun garrantzia. Izan ere, gu geuk gara kontzeptuak argi izan behar ditugunak gero  irakatsi edota jarduteko orduan ikasleen eredu izateko.

    Hezkuntzan tolerantzia lantzeko hezkuntza tresna pila bat daude ikasleentzako. Baina baita irakasleentzako ere. Horregatik, gau, horientzat bideratuta dagoen tresna eskaintzen dizuet: Interkulturalitatea sustatzeko glosarioa.


    Glosario honen helburua, jarrera argia eta gizartearekin komprometitua transmititzea da, honek jasotzen ohi dituen aldaketei erreparatuz. Hausnartzeko gida bezala har genezake eta dituen beste helburuen artean garrantzitsuena dugu komentatzeko: hezitzaileentzako "hiztegi" komun bat sortzea, heziketa sisteman komunean dauden baloreetan oinarritutak.

    Badakigu hitzak direla gizakia dituen tresnetatik, kalte eta onura (Edota biak batera) handiena egin dezaketenak. Horregatik da garrantzitsua hezitzaileen artean hiztegi komun bat partekatzea. Erabiltzen ditugun hitzak, geure ideologiaren islapena dira, eta ideologia hori bete betean izango du eragina haurrengan.

    Horregatik, glosario hau erabilita lortu nahi dena, hitzak, bere esanahi zuzenarekin transmititzea da, ahalik eta objektibotasun handiena erabiliz. Izan ere, ikasleengan jarrera kritikoa garatzea da irakasle on batek izan behar duen xedea, eta horretarako subjektibotasuna alde batera utzi behar dugu. 

    Begirada bat bota glosarioari eta zeozer komentatu nahi baduzue ez ahaztu iruzkina jartzea!

    Iturriak

    2011-11-08

    Jolasten: Mundua Arakatzen

    Hezkuntzari erreparatzeko momentua da gaurkoa ere. Ikastetxetan jolasekin landu ditzakegu ere intolerantziaren aurkako eta aniztasunaren aldeko jarrerak. Eta horregatik gaur jolas bat aurkezten dizuet, zeinarekin umeak beste herrialde eta kultura batzuetako ezaugarriak ezagutuko dituzte. Printzipioz internetetik ateratako jolasa da baina nik zenbait modifikazio egin dizkiot ahalik eta erabilgarritasun handiena ateratzeko.

    Jolasaren helburua argia da. Askotan, arrazakeria ezjakintasunagatik dago sustatuta umeengan. Haurrak ez dakite nolakoak diren inmigranteen ohiturak eta kanpotik jasotzen dituzten aurreiritzietatik eraiki egiten dute euren iritzi propioa. Jolas honek lortu nahi duena ezjakintasun hori ahal den neurrian murriztea da, herrialde eta kultura desberdinen ezaugarriak aztertuz. 



    Hona hemen klasean jolasa burutzeko pausuak eta arauak:

    DEFINIZIOA: "Mundua arakatzen" hitz jolas bat da, non partaideak turnoka esaten dituzte ezagutzen dituzten munduko hiriburuen izenak, ondoren horiei buruzko informazioa bilatuz.

    GARAPENA: 4 fasetan burutzen da jolasa eta honako hau izango litzateke bakoitzean egin beharrekoa:
    • 1. Fasea: haurrak, gelan bertan, borobil bat osatzen dute aulkiekin eta jesarri egiten dira. Tutorea ere, borobilaren parte izango da. Azken honek, munduko hiriburu baten izena bota egingo du, eta ordenean eta bere eskuinaldetik hasita, borobileko hurrengo pertsona, aurrekoak esan duen hiriburuaren azken letra izango du kontuan, bere hiriburuaren izena letra horretatik hasi behar duela jakinik. Horrela hiru buelta emango zaizkio borobilari partaide bakoitzak munduko hiru hiriburu desberdin esateko aukera izanik.
    • 2. Fasea: haurrak eskolak duen informatika gelara joango dira irakaslearekin eta bertan esan dituzten hiru hiriburuetako bizpahiru ohitura bilatu beharko dituzte interneten. Horiek orri batean apuntatu egingo dituzte.
    • 3. Fasea: berriz ere klasera bueltatzeko momentua izango da. Bertan, eta 1. fasean egindako borobilean jesarrita haurrek datu bilketan lortutakoa kontatuko diete euren klasekideei leku desberdin ugarietako ohiturak tutoreak antolatutako orrialde komun batean bilduz.
    • 4. Fasea: hurrengo egunean, gelan eta berriz ere tutorearen laguntzarekin, aurretik komentatu zituzten hiriburuen ohiturak bilduko dituzte mural handi baten eta mural hori klasean eskegiko dute. 
    *Sortu ahal diren arazoak:
    • 1. fasean umeak ez badaki izenik, eta blokeatu egiten bada, txanda hurrengoari pasatu egingo dio. Jolasaren amaieran, ikasleak ez dituenez izango hiru hiriburuen izenak, tutoreak falta zaizkionak esakiniko dizkio informazioa bilatu dezan.
    • Bilaketan zehar, tutoreak, ikasleen "zerbitzura" egongo da, betiere gidatuz, baina lana bera egin gabe.

    ERLAZIO INTERKULTURALAK MESEDE EGITEN: 
    • Hauek bezalako jolas geografikoak, haurrek beste pertsonen jatorriarekiko interesa pizteko tresna, laguntza edo hastapena izan daiteke ere. Bereziki geure inguru hurbilean (Esaterako klasean bertan) dauden pertsonak kontuan hartuta.
    • Geureak ez diren beste hainbat hiriburuen berri izatean, kontuan hartuko ditugu gehiago leku desberdin horien errealitatea, aldi berean, jatorri horietako pertsonen egoera, ohiturak eta jarduteko modua hobeto ulertuz.
    • Umeak gaiarekin inguruko beste hainbat proposamenak emateari ematen diogu bide, euren parte hartzea eta motibazioa landuz gaiaren inguruan.


    PARTE HARTZAILEAK ETA HORIEN ADINA: Jolasa burutzeko taldea 4 eta 30 pertsonen artekoa izan daiteke. Adinari dagokionez 5. mailako haurrekin lantzekoa dugu, hau da 10 urtetik gorako haurrekin.

    GUNEAK ETA BALIABIDEAK:
    • Guneak: taldearen gela eta informatika gela.
    • Baliabideak: internet, kartulinak, idazteko materiala (boligrafoak, errotulagailuak...) eta maparen bat 1. fasea burutzeko laguntza moduan.

    2011-11-06

    "Ni ez naiz arrazista baina..."

    Sarrera asko egin ditut jada. Zazpigarrena dela hau uste dut. Eta nire blogaren dinamikotasunarekin jarraitzekotan gaur ez dut egunkarietan, bideotan eta beste hainbatetan agertzen den infromazioa publikatuko. Gaurko sarrera hausnarketa soila izango da, nire bizipenengandik, esperientziatik eta iritzi pertsonaletatik egindako hausnarketa.

    Zenbat aldiz entzun duzue esaldi hau?: "Ni ez naiz arrazista baina...". Ez dakit zein izango da zeuen erantzuna baina ni, gutxienez, bost mila aldiz entzun dut. Gaur egun oso ohikoa da horrelakoak entzutea. Izan ere, nik jaio nintzenetik (eta ziurrenik aurretik ere) Espainara eta baita Euskal Herrira ere, etorri den inmigrante kopurua handituz doa urtetik urtera. Eta inmigrante horien jatorria ere hasiera batean baino askoz zabalagoa da ere, latinoak, mairuak, beltzaranak, txinatarrak etab. etortzen baitira. 

    Euskal Herriko jendeak, Espainakoa bezala, badirudi mesfidantza eta nolabaiteko "defentsa jarrera" hartzen duela, inmigranteei buruz hitz egiten ari denean. Horiekiko dauden aurreiritziak eta beldurrak belaunaldietan zehar transmititzen dira etorkizuneko pertsona nagusiengan arrazakeria sustatuz. Eta badirudi jarrera hori desagertaraztea ia ezinezkoa dela.



    Gaur egunean, beste herrialdeetako pertsonekiko mesfidantza hori, zergati konkretu batzuetan du jatorria eta horietatik ezagunenak ditudanetako batzuk komentatuko ditut:

    1. "Inmigranteek geuk baino eskubide eta laguntza handiagoak dituzte"

    Iritzi hau, azken urte hauetan gobernuek eta udalek inmigranteei eskainitako laguntzengatik izugarri handitu da. Askotan laguntza horiek inmigranteei bideratuta daudela soilik dirudi, lekuko biztanleria, laguntza horiek eskuratzeko ezintasuna izanik. Horren aurrean bi erantzun izan ditut beti.

    Lehenengoa, geure pasibotasunari egiten dio erreferentzia. Inmigrante askok, euren jatorriko herrialdeetan bizi izan duten egoera larriengandik, badakite beharrezkoa dela mugitzea laguntzak bilatzeko edota bizirauteko, burokrazia izugarria izan arren. Egoera larrian bizi diren hainbat euskaldun ere laguntzen bila dabilte etengabe, eta baita horiek aurkitu ere. Baina, "eroso" bizi diren pertsona asko, honelakoak esaten entzutean, ezin dut  ekidin honako hau erantzutea: "Eurek laguntza gehiago dituztela uste duzu, zeuk ez zenukeelako pausurik ere emango burokrazia handi horren aurrean".

    Bigarrena, erantzuna baino, ulertezina iruditzen zaidan gauza da. Laguntza gehiago izatekotan, euren errua da horiek pozik onartzea? Aurretik esan bezala, gobernuak eta udalak ezartzen dituzte eman behar diren laguntzak. Ez inmigranteak. Eurek Espainara etortzen dira (Askok ia ondasunik eta dirurik gabe) eta bertoko sistemak hilabetero diru konkretu bat ematen die laguntza bezala. Nola erantzun behar dute? Diru hori ukatu behar da? Geuk, inmigrante izango bagina, eta herrialde berri bateko gobernuak dirua emango baligu, benetan uste ahal duzue hori ukatu egingo genukela? "Mesedez ez eman dirurik! Dohainik lortu ahal dudan arren ez dut laguntzarik behar!!!" Horri zinismoa deritzot nik. Norbait errua izango balu, gobernua izango litzateke, ez inmigrantea. Beraz, laguntzak egon arren, zergatik hori eragiten du inmigranteekiko "gorrotoa", sistemarekiko izan beharrean?

    Euskal Herriko eta Espainako (Harago joanez mundu osoko biztanleak ere) biztanle guztiek izan behar dituzte eskubide eta laguntza berdinak. Ez gutxiago, ez gehiago. Eta desberdintasunak egotekotan horien aurka borrokatu beharko da, baina sistemaren akatsaren kontra, ez inmigranteen kontra.

    2. "Inmigranteek delinkuentzia  izugarri handitu dute Euskal Herrian

    Astakeri nagusietako bat. Delinkuenteak edonon daude. Bilbon, Madrilen, Massachusseten eta, nork daki, agian Marten ere. Baina arraza konkretu batekoa izateagatik ez duzu delinkuente izan behar derrigorrez. Delinkuentzia ez dago arraza konkretu baten DNA-n. Delinkuentzia giro desegoki baten ibiltzearen ondorio da gehienetan, ez Txinan ala Marokon jaiotzearen ondorio.

    Datuak diote delinkuentzia eta indarkeria inmigrazioarekin erlazionatzean bi arraza direla nagusi: mairuak eta ijitoak. Baina horrek zer esan nahi du, ijito batek derrigorrez izango dela lapurra nagusia denean? Mairu batek ezin duela dirua lortu lapurtzen ez bada?

    Espainan ohikoa da (Zoritxarrez) telebistan ikustea bere emaztea hil duen senarra, haur bat bortzatu duen apaiza edota hainbat heriotz sortu dituen gidari ausartegia. Geuk inmigranteekin egiten dugun orokortzea oinarritzat hartuko bagenu, Espainako senar guztiak hiltzaileak izango lirateke, apaiz guztiak pederastak eta gidari guztiak egunero eragingo lituzkete nahita hainbat heriotz sortutako istripuak.

    Pertsonak ez dira animaliak. Ezin dugu aurreikusi zein izango den pertsona baten izaera ezta etorkizuneko jarrera, leku batean ala bestean jaio izanagatik. Ziurraski, familia apal bat izanda eta lagun jatorrak topatuz gero, edozein pertsona izan daitekela harrotasunez bidezko gizarte baten ezinbesteko partaidea.

    3. "Inmigranteak ez dira geure kulturara moldatzen"

    Moldatu, egokitu, ohitu. Zeri buruz hitz egiten ari gara? Inmigranteek geure kultura onartzeari buruz ala eurena aldatzeari buruz geurea hobetsiz?

    Azken bolada honetan batez ere Burka eskoletan eramatearen kontuarekin eztabaida hau birplanteatzen ari da. Zein da auzi horri erantzuna emateko bide egokiena: Burka kentzera behartu ala burka onartu? Kontu konkretu horretan bai eskola eta bai ikaslearen eskubideak kontrajartzen diren ideiak agertzen dira beraz errazagoa izango litzateke  lehen paragrafoan egindako galderari erantzutea.

    Kontu honetan onartezina den lehenengo gauza kultura baten inposaketa da. Ezin dugu inork behartu geure kultura bakartzat eta benetazkotzat hartzera. Bakoitzak bere kultura izateko eskubidea izan behar du eta beste herrialdeetan hori errespetatu egin behar da. Azken finean, bakoitzak bere sinismen eta ohiturak ditu eta inori ez litzaioke gustatuko bidai bat egiteak, horiek bertan behera ustea suposatzea.

    Hala ere, guztiz ados nago geure kultura errespetatzea eta ezagutzea ezinbestekoa dela esaten dutenekin. Inmigranteak jakin behar du herrialde berri batera etortzean bere ohiturak onartuak izango direla baina hark ere esfortzatu beharko dela komunitate berri batean sartzerakoan, geure, Euskal Herriko komunitatean.

    Beraz, argi izan, kulturen elkarbizitza sustatzea dela koska honen aurrean aritzeko modurik egokiena, mundu gizatiar honetan ez baitago kultura bakar unibertsala.



    Gaurko sarrera berezia izan da. Sentitzen dudana kanporatu egin dut. Askok esango dute, hauek ez direla ideia berriak eta gizarteak guztiz onartuta dituela iritzi hauek, baina gaur egungo egoerak behin eta berriz  errepikatu behar ditudala adierazten dit beraz... Hala egingo dut gauzak aldatu harte. Buka ditzagun elkarrik aureiritzi arrazistak!

    Iturriak