Ongi Etorria


Nire blog berriarekin hasteko ongi etorria eman nahi dizuet.

Gehienak zuen klasekidea izateagatik ezagutuko nauzue eta hurrengo lerroetan nire bloga zeri dagoen bideratuta aurkeztuko dizuet.

Gaur egunean, bai Euskal Herrian, bai munduko edozein lekutan arazoak daude arraza kontuekin (Diskriminazioa, borrokak…). Guzti horiek geure gizartean dauden hainbat gaitzetako bat osatzen dute. Gaur egungo bezalako gizartean, txikitatik jakin behar dugu arrazakeria elkarbizitza osasungarria eramateko oztopoa dela, azal kolore eta kultura desberdina duten pertsonekiko mesfidantza eta erasoak sustatzen baitu.

Hurrengo asteetan zehar, arrazakeriaren inguruko hausnarketak, datuak, artikuluak, bideoak etab. eskainiko dizkizuet, hezkuntzan gaia nola kudeatu genezake proposatuz edota gutxienez horren inguruan informazio gehiago eskainiz.

ONGI ETORRI ARRAZA BAKARRA BLOGERA. IRAKURTZEKO PREST? AURRERA!!!

2011-11-06

"Ni ez naiz arrazista baina..."

Sarrera asko egin ditut jada. Zazpigarrena dela hau uste dut. Eta nire blogaren dinamikotasunarekin jarraitzekotan gaur ez dut egunkarietan, bideotan eta beste hainbatetan agertzen den infromazioa publikatuko. Gaurko sarrera hausnarketa soila izango da, nire bizipenengandik, esperientziatik eta iritzi pertsonaletatik egindako hausnarketa.

Zenbat aldiz entzun duzue esaldi hau?: "Ni ez naiz arrazista baina...". Ez dakit zein izango da zeuen erantzuna baina ni, gutxienez, bost mila aldiz entzun dut. Gaur egun oso ohikoa da horrelakoak entzutea. Izan ere, nik jaio nintzenetik (eta ziurrenik aurretik ere) Espainara eta baita Euskal Herrira ere, etorri den inmigrante kopurua handituz doa urtetik urtera. Eta inmigrante horien jatorria ere hasiera batean baino askoz zabalagoa da ere, latinoak, mairuak, beltzaranak, txinatarrak etab. etortzen baitira. 

Euskal Herriko jendeak, Espainakoa bezala, badirudi mesfidantza eta nolabaiteko "defentsa jarrera" hartzen duela, inmigranteei buruz hitz egiten ari denean. Horiekiko dauden aurreiritziak eta beldurrak belaunaldietan zehar transmititzen dira etorkizuneko pertsona nagusiengan arrazakeria sustatuz. Eta badirudi jarrera hori desagertaraztea ia ezinezkoa dela.



Gaur egunean, beste herrialdeetako pertsonekiko mesfidantza hori, zergati konkretu batzuetan du jatorria eta horietatik ezagunenak ditudanetako batzuk komentatuko ditut:

1. "Inmigranteek geuk baino eskubide eta laguntza handiagoak dituzte"

Iritzi hau, azken urte hauetan gobernuek eta udalek inmigranteei eskainitako laguntzengatik izugarri handitu da. Askotan laguntza horiek inmigranteei bideratuta daudela soilik dirudi, lekuko biztanleria, laguntza horiek eskuratzeko ezintasuna izanik. Horren aurrean bi erantzun izan ditut beti.

Lehenengoa, geure pasibotasunari egiten dio erreferentzia. Inmigrante askok, euren jatorriko herrialdeetan bizi izan duten egoera larriengandik, badakite beharrezkoa dela mugitzea laguntzak bilatzeko edota bizirauteko, burokrazia izugarria izan arren. Egoera larrian bizi diren hainbat euskaldun ere laguntzen bila dabilte etengabe, eta baita horiek aurkitu ere. Baina, "eroso" bizi diren pertsona asko, honelakoak esaten entzutean, ezin dut  ekidin honako hau erantzutea: "Eurek laguntza gehiago dituztela uste duzu, zeuk ez zenukeelako pausurik ere emango burokrazia handi horren aurrean".

Bigarrena, erantzuna baino, ulertezina iruditzen zaidan gauza da. Laguntza gehiago izatekotan, euren errua da horiek pozik onartzea? Aurretik esan bezala, gobernuak eta udalak ezartzen dituzte eman behar diren laguntzak. Ez inmigranteak. Eurek Espainara etortzen dira (Askok ia ondasunik eta dirurik gabe) eta bertoko sistemak hilabetero diru konkretu bat ematen die laguntza bezala. Nola erantzun behar dute? Diru hori ukatu behar da? Geuk, inmigrante izango bagina, eta herrialde berri bateko gobernuak dirua emango baligu, benetan uste ahal duzue hori ukatu egingo genukela? "Mesedez ez eman dirurik! Dohainik lortu ahal dudan arren ez dut laguntzarik behar!!!" Horri zinismoa deritzot nik. Norbait errua izango balu, gobernua izango litzateke, ez inmigrantea. Beraz, laguntzak egon arren, zergatik hori eragiten du inmigranteekiko "gorrotoa", sistemarekiko izan beharrean?

Euskal Herriko eta Espainako (Harago joanez mundu osoko biztanleak ere) biztanle guztiek izan behar dituzte eskubide eta laguntza berdinak. Ez gutxiago, ez gehiago. Eta desberdintasunak egotekotan horien aurka borrokatu beharko da, baina sistemaren akatsaren kontra, ez inmigranteen kontra.

2. "Inmigranteek delinkuentzia  izugarri handitu dute Euskal Herrian

Astakeri nagusietako bat. Delinkuenteak edonon daude. Bilbon, Madrilen, Massachusseten eta, nork daki, agian Marten ere. Baina arraza konkretu batekoa izateagatik ez duzu delinkuente izan behar derrigorrez. Delinkuentzia ez dago arraza konkretu baten DNA-n. Delinkuentzia giro desegoki baten ibiltzearen ondorio da gehienetan, ez Txinan ala Marokon jaiotzearen ondorio.

Datuak diote delinkuentzia eta indarkeria inmigrazioarekin erlazionatzean bi arraza direla nagusi: mairuak eta ijitoak. Baina horrek zer esan nahi du, ijito batek derrigorrez izango dela lapurra nagusia denean? Mairu batek ezin duela dirua lortu lapurtzen ez bada?

Espainan ohikoa da (Zoritxarrez) telebistan ikustea bere emaztea hil duen senarra, haur bat bortzatu duen apaiza edota hainbat heriotz sortu dituen gidari ausartegia. Geuk inmigranteekin egiten dugun orokortzea oinarritzat hartuko bagenu, Espainako senar guztiak hiltzaileak izango lirateke, apaiz guztiak pederastak eta gidari guztiak egunero eragingo lituzkete nahita hainbat heriotz sortutako istripuak.

Pertsonak ez dira animaliak. Ezin dugu aurreikusi zein izango den pertsona baten izaera ezta etorkizuneko jarrera, leku batean ala bestean jaio izanagatik. Ziurraski, familia apal bat izanda eta lagun jatorrak topatuz gero, edozein pertsona izan daitekela harrotasunez bidezko gizarte baten ezinbesteko partaidea.

3. "Inmigranteak ez dira geure kulturara moldatzen"

Moldatu, egokitu, ohitu. Zeri buruz hitz egiten ari gara? Inmigranteek geure kultura onartzeari buruz ala eurena aldatzeari buruz geurea hobetsiz?

Azken bolada honetan batez ere Burka eskoletan eramatearen kontuarekin eztabaida hau birplanteatzen ari da. Zein da auzi horri erantzuna emateko bide egokiena: Burka kentzera behartu ala burka onartu? Kontu konkretu horretan bai eskola eta bai ikaslearen eskubideak kontrajartzen diren ideiak agertzen dira beraz errazagoa izango litzateke  lehen paragrafoan egindako galderari erantzutea.

Kontu honetan onartezina den lehenengo gauza kultura baten inposaketa da. Ezin dugu inork behartu geure kultura bakartzat eta benetazkotzat hartzera. Bakoitzak bere kultura izateko eskubidea izan behar du eta beste herrialdeetan hori errespetatu egin behar da. Azken finean, bakoitzak bere sinismen eta ohiturak ditu eta inori ez litzaioke gustatuko bidai bat egiteak, horiek bertan behera ustea suposatzea.

Hala ere, guztiz ados nago geure kultura errespetatzea eta ezagutzea ezinbestekoa dela esaten dutenekin. Inmigranteak jakin behar du herrialde berri batera etortzean bere ohiturak onartuak izango direla baina hark ere esfortzatu beharko dela komunitate berri batean sartzerakoan, geure, Euskal Herriko komunitatean.

Beraz, argi izan, kulturen elkarbizitza sustatzea dela koska honen aurrean aritzeko modurik egokiena, mundu gizatiar honetan ez baitago kultura bakar unibertsala.



Gaurko sarrera berezia izan da. Sentitzen dudana kanporatu egin dut. Askok esango dute, hauek ez direla ideia berriak eta gizarteak guztiz onartuta dituela iritzi hauek, baina gaur egungo egoerak behin eta berriz  errepikatu behar ditudala adierazten dit beraz... Hala egingo dut gauzak aldatu harte. Buka ditzagun elkarrik aureiritzi arrazistak!

Iturriak

No hay comentarios: