Ongi Etorria


Nire blog berriarekin hasteko ongi etorria eman nahi dizuet.

Gehienak zuen klasekidea izateagatik ezagutuko nauzue eta hurrengo lerroetan nire bloga zeri dagoen bideratuta aurkeztuko dizuet.

Gaur egunean, bai Euskal Herrian, bai munduko edozein lekutan arazoak daude arraza kontuekin (Diskriminazioa, borrokak…). Guzti horiek geure gizartean dauden hainbat gaitzetako bat osatzen dute. Gaur egungo bezalako gizartean, txikitatik jakin behar dugu arrazakeria elkarbizitza osasungarria eramateko oztopoa dela, azal kolore eta kultura desberdina duten pertsonekiko mesfidantza eta erasoak sustatzen baitu.

Hurrengo asteetan zehar, arrazakeriaren inguruko hausnarketak, datuak, artikuluak, bideoak etab. eskainiko dizkizuet, hezkuntzan gaia nola kudeatu genezake proposatuz edota gutxienez horren inguruan informazio gehiago eskainiz.

ONGI ETORRI ARRAZA BAKARRA BLOGERA. IRAKURTZEKO PREST? AURRERA!!!

2011-11-08

Jolasten: Mundua Arakatzen

Hezkuntzari erreparatzeko momentua da gaurkoa ere. Ikastetxetan jolasekin landu ditzakegu ere intolerantziaren aurkako eta aniztasunaren aldeko jarrerak. Eta horregatik gaur jolas bat aurkezten dizuet, zeinarekin umeak beste herrialde eta kultura batzuetako ezaugarriak ezagutuko dituzte. Printzipioz internetetik ateratako jolasa da baina nik zenbait modifikazio egin dizkiot ahalik eta erabilgarritasun handiena ateratzeko.

Jolasaren helburua argia da. Askotan, arrazakeria ezjakintasunagatik dago sustatuta umeengan. Haurrak ez dakite nolakoak diren inmigranteen ohiturak eta kanpotik jasotzen dituzten aurreiritzietatik eraiki egiten dute euren iritzi propioa. Jolas honek lortu nahi duena ezjakintasun hori ahal den neurrian murriztea da, herrialde eta kultura desberdinen ezaugarriak aztertuz. 



Hona hemen klasean jolasa burutzeko pausuak eta arauak:

DEFINIZIOA: "Mundua arakatzen" hitz jolas bat da, non partaideak turnoka esaten dituzte ezagutzen dituzten munduko hiriburuen izenak, ondoren horiei buruzko informazioa bilatuz.

GARAPENA: 4 fasetan burutzen da jolasa eta honako hau izango litzateke bakoitzean egin beharrekoa:
  • 1. Fasea: haurrak, gelan bertan, borobil bat osatzen dute aulkiekin eta jesarri egiten dira. Tutorea ere, borobilaren parte izango da. Azken honek, munduko hiriburu baten izena bota egingo du, eta ordenean eta bere eskuinaldetik hasita, borobileko hurrengo pertsona, aurrekoak esan duen hiriburuaren azken letra izango du kontuan, bere hiriburuaren izena letra horretatik hasi behar duela jakinik. Horrela hiru buelta emango zaizkio borobilari partaide bakoitzak munduko hiru hiriburu desberdin esateko aukera izanik.
  • 2. Fasea: haurrak eskolak duen informatika gelara joango dira irakaslearekin eta bertan esan dituzten hiru hiriburuetako bizpahiru ohitura bilatu beharko dituzte interneten. Horiek orri batean apuntatu egingo dituzte.
  • 3. Fasea: berriz ere klasera bueltatzeko momentua izango da. Bertan, eta 1. fasean egindako borobilean jesarrita haurrek datu bilketan lortutakoa kontatuko diete euren klasekideei leku desberdin ugarietako ohiturak tutoreak antolatutako orrialde komun batean bilduz.
  • 4. Fasea: hurrengo egunean, gelan eta berriz ere tutorearen laguntzarekin, aurretik komentatu zituzten hiriburuen ohiturak bilduko dituzte mural handi baten eta mural hori klasean eskegiko dute. 
*Sortu ahal diren arazoak:
  • 1. fasean umeak ez badaki izenik, eta blokeatu egiten bada, txanda hurrengoari pasatu egingo dio. Jolasaren amaieran, ikasleak ez dituenez izango hiru hiriburuen izenak, tutoreak falta zaizkionak esakiniko dizkio informazioa bilatu dezan.
  • Bilaketan zehar, tutoreak, ikasleen "zerbitzura" egongo da, betiere gidatuz, baina lana bera egin gabe.

ERLAZIO INTERKULTURALAK MESEDE EGITEN: 
  • Hauek bezalako jolas geografikoak, haurrek beste pertsonen jatorriarekiko interesa pizteko tresna, laguntza edo hastapena izan daiteke ere. Bereziki geure inguru hurbilean (Esaterako klasean bertan) dauden pertsonak kontuan hartuta.
  • Geureak ez diren beste hainbat hiriburuen berri izatean, kontuan hartuko ditugu gehiago leku desberdin horien errealitatea, aldi berean, jatorri horietako pertsonen egoera, ohiturak eta jarduteko modua hobeto ulertuz.
  • Umeak gaiarekin inguruko beste hainbat proposamenak emateari ematen diogu bide, euren parte hartzea eta motibazioa landuz gaiaren inguruan.


PARTE HARTZAILEAK ETA HORIEN ADINA: Jolasa burutzeko taldea 4 eta 30 pertsonen artekoa izan daiteke. Adinari dagokionez 5. mailako haurrekin lantzekoa dugu, hau da 10 urtetik gorako haurrekin.

GUNEAK ETA BALIABIDEAK:
  • Guneak: taldearen gela eta informatika gela.
  • Baliabideak: internet, kartulinak, idazteko materiala (boligrafoak, errotulagailuak...) eta maparen bat 1. fasea burutzeko laguntza moduan.