Ongi Etorria


Nire blog berriarekin hasteko ongi etorria eman nahi dizuet.

Gehienak zuen klasekidea izateagatik ezagutuko nauzue eta hurrengo lerroetan nire bloga zeri dagoen bideratuta aurkeztuko dizuet.

Gaur egunean, bai Euskal Herrian, bai munduko edozein lekutan arazoak daude arraza kontuekin (Diskriminazioa, borrokak…). Guzti horiek geure gizartean dauden hainbat gaitzetako bat osatzen dute. Gaur egungo bezalako gizartean, txikitatik jakin behar dugu arrazakeria elkarbizitza osasungarria eramateko oztopoa dela, azal kolore eta kultura desberdina duten pertsonekiko mesfidantza eta erasoak sustatzen baitu.

Hurrengo asteetan zehar, arrazakeriaren inguruko hausnarketak, datuak, artikuluak, bideoak etab. eskainiko dizkizuet, hezkuntzan gaia nola kudeatu genezake proposatuz edota gutxienez horren inguruan informazio gehiago eskainiz.

ONGI ETORRI ARRAZA BAKARRA BLOGERA. IRAKURTZEKO PREST? AURRERA!!!

2011-10-23

"Contra viento y marea" online jolasa

Gaur, IKT-ekin zerikusia duen eta arrazakeriaren inguruan hausnarketa egiteko (Hezkuntzan) balio duen jolas interaktiboa aurkezten dizuet: "Contra Viento y Marea". Jolas honetan, erabiltzaileak errefuxiatu baten egoera nolakoa den ulertuko du, bete betean honen azalean jarriz. Baina, aldez aurretik, zer da errefuxiatua? 


Errefuxiatua, azken finean bere herrialdea uztera behartuta dagoen pertsona da. Herrialdea uzteko arrazoia, arraza, erlijio, iritzi politiko, talde sozial baten pertenentzia, edota herritartasun konkretu bat izateagatik jarraitua izatearen beldurra da. Inmigranteekiko dagoen desberdintasuna, agerikoa da. Izan ere, inmigranteak euren kabuz erabakitzen dute aberria uztea  ala ez uztea; Errefuxiatuak, aitzitik, erabakitzeko aukera ez duten pertsonak dira, bere aberrian geratzekotan gartzelatuak edo hildakoak izatearen beldur bizi baitira. 

Ekimen hau, ACNUR elkarteak (Alto Comisionado de las Naciones Unidas para los Refugiados) sustatutako proposamena da. Elkarte honek errefuxiatuen egoeraren berri izateaz, eta horiei erantzun eta soluzio iraunkorrak emateaz arduratzen den erakundea dugu.


Jolasa, 12-15 urte artean dituzten umeentzat dago bideratuta, eta aurretik esan dudan bezala errefuxiatu baten bidaian, protagonista bihurtzen gaitu jokalariei. Aldez aurretik zeure pertsonaia aukeratzeko aukera ematen dizu, izena jarriz ere. Hiru fasetan bantuta dago bidai hau: 

  • Guda eta errepresioa: fase honetan militar batzuk zeure herria hartu dute menpean eta jendea atxiloten dabilte itaunketak egiteko eta sistemarekiko duzun jarrera jakiteko. Zeuk ahalik eta azkarren joan beharko zara herrialdetik gartzelatua izatea ekiditeko.
  • Ondoko herrialdean: honako fasean, herrialdeen arteko muga jada zeharkatu duzu eta laguntzaren bila ibili behar duzu. Kontuz ibiliz gero, eta sorte pixkatxo batekin errefuxiatuen harrera zentro batera helduko zara eta bertan integratuz joango zara pixkanaka.
  • Bizitza berria: zueretzat berria den herrialdean integratu behar zara. Hala izanik, jendearen aurreiritziei egin beharko diezu aurre eta gogor saiatuz lana eta etxea lortuko dituzu. Prest egongo zara zeure bizi berriari ekiteko!

Hiru fase desberdin horietako bakoitzan jokalariak bidaian zehar erantzun egokiak emateko informazioa eskuratzen zaio "Informa-te" jartzen duen link batean monitorearen azpikaldean. Link horretan, hainbat datu eta definizio ematen digute, jolasean aurrera jarraituz aparte, gu geuk informatuak egoteko: gaiarekin zerikusia duten hainbat definizio, herrialde desberdinetan errefuxiaketa behar izanez gero nora joan, errefuxiatuen kasuan lanbide arloan arrakasta lortu duten batzuen bizipenak...

Hezkuntzan erabili dezakegunez, irakasleentzako gida ere aurki ditzakegu gelan lantzeko gaia jolasaren bidez: http://www.contravientoymarea.org/teachersupervision/es/index.html. Gida honetan pausuz pausu agertzen zaigu ikasleekin lantzen dena ariketa bakoitzean, beste zenbait ariketa eta eztabaida ere proposatzen diren heinean.

Aspalditik nekien nik, jolas hau existitzen zela, baina informazio gehiagoren bila ibili naizen heinean ikasgela batean erabiltzeko eskaintzen zituen aukerak ikusi ditut, eta zuzenean publikatu dut nire blog honetan. Dena den, ikasgelan landu aurretik, gu geuk jakin behar dugu nolakoa den jolasa eta horretarako frogatzea izango da onena. Beraz klikatu hurrengo linka eta zuzenean jakingo duzue zeri buruz hitz egiten ari naizen: http://www.contravientoymarea.org/

Animatu eta forgatu itzazue! Ziur gozatuko duzuela!

Iturriak: