Ongi Etorria


Nire blog berriarekin hasteko ongi etorria eman nahi dizuet.

Gehienak zuen klasekidea izateagatik ezagutuko nauzue eta hurrengo lerroetan nire bloga zeri dagoen bideratuta aurkeztuko dizuet.

Gaur egunean, bai Euskal Herrian, bai munduko edozein lekutan arazoak daude arraza kontuekin (Diskriminazioa, borrokak…). Guzti horiek geure gizartean dauden hainbat gaitzetako bat osatzen dute. Gaur egungo bezalako gizartean, txikitatik jakin behar dugu arrazakeria elkarbizitza osasungarria eramateko oztopoa dela, azal kolore eta kultura desberdina duten pertsonekiko mesfidantza eta erasoak sustatzen baitu.

Hurrengo asteetan zehar, arrazakeriaren inguruko hausnarketak, datuak, artikuluak, bideoak etab. eskainiko dizkizuet, hezkuntzan gaia nola kudeatu genezake proposatuz edota gutxienez horren inguruan informazio gehiago eskainiz.

ONGI ETORRI ARRAZA BAKARRA BLOGERA. IRAKURTZEKO PREST? AURRERA!!!

2011-10-30

Musika, arrazakeriaren aurka

6. sarrera honetan zerbait bereziren bila ibili naiz. Izan ere, ez dut nahi bloga datu txaparrada soila izatea eta horregatik gaur hausnarketa egiteko musika jarriko dizuet.


Jarraian entzungo duzuen abestia "Rap vs Racismo" izenburua du. Proiektu hau, Espainako MC famatu batek, Chojin hain zuzen, Intolerantziaren Aurkako Mugimenduarekin batera antolatutako proiektua da.

Bion artean, Espainako hainbat rap musikarien ahotsak bildu dituzte, arrazakeriaren aurkako ohiua prestatu nahian. Hona hemen bideoklipa. Bideoaren amaieran agertzen diren zita eta datu batzuei erreparatzea gomendatzen dizuet.

Hip hop musikaren jarraitzaile sutsua naiz, eta baita Chojin-en irakurle (bi liburu egin baititu) eta entzule fidela. Abesti hau egin zenean, zeozer pentsarazi zidan... Zergatik da beharrezkoa hainbatetan errepikatzea hain argia  eta bistakoa den berdintasun eskubidea? Oraindik ez dugu barneratuta gizaki guztiak berdinak garela? Abesti hau, egia esan, blogaren gaia aukeratzera animatu ninduen. 

Baina ez da gaiaren inguruan Chojinek egin duen abesti bakarra eta horregatik beste bi atxikitzen dizkizuet. Lehenengoak, gizaki beltzaranaren egoerari buruz hitz egiten du eta bigarrenak aldiz, beltzaran izateak bere bizitzan zehar izan duen eragina azaltzen digu:



Ez dugu ahaztu behar musika tresna erabilgarria dela ere hezkuntzan eta hori erabili dezakegula hainbat gauza irakasteko. Musika egokia aukeratu behar dugu soilik. Eta RAP musika gaitz sozialen inguruan haurrak kontzientziatzeko aukera ematen digu beraz... zergatik ez erabili hain eskura dugun tresna?

Musika pentsatzeko ere erabili daiteke beraz... entzun itzazue abestiak eta iruzkinen bat jarri, ez galdu aukera! Ondo izan.

Iturriak: