Ongi Etorria


Nire blog berriarekin hasteko ongi etorria eman nahi dizuet.

Gehienak zuen klasekidea izateagatik ezagutuko nauzue eta hurrengo lerroetan nire bloga zeri dagoen bideratuta aurkeztuko dizuet.

Gaur egunean, bai Euskal Herrian, bai munduko edozein lekutan arazoak daude arraza kontuekin (Diskriminazioa, borrokak…). Guzti horiek geure gizartean dauden hainbat gaitzetako bat osatzen dute. Gaur egungo bezalako gizartean, txikitatik jakin behar dugu arrazakeria elkarbizitza osasungarria eramateko oztopoa dela, azal kolore eta kultura desberdina duten pertsonekiko mesfidantza eta erasoak sustatzen baitu.

Hurrengo asteetan zehar, arrazakeriaren inguruko hausnarketak, datuak, artikuluak, bideoak etab. eskainiko dizkizuet, hezkuntzan gaia nola kudeatu genezake proposatuz edota gutxienez horren inguruan informazio gehiago eskainiz.

ONGI ETORRI ARRAZA BAKARRA BLOGERA. IRAKURTZEKO PREST? AURRERA!!!

2011-09-28

Arrazakeria EAE-n

Kaixo irakurleak,

Jada, dakizuen moduan, nire blog hau arrazakeriaren aurkako bloga da. Irakasleak izango garenez, blogaren zati bat ikastetxeetan gertatzen den diskriminazioari egongo da bideratuta, baina eskolan zentratu aurretik garrantzitsua iruditzen zait gaitza orokorrean aztertzea, bete betean. Gaurko sarrera hau EAE-ko inmigrazioaren egoeraren berri ematea du helburu eta horretarako Berria egunkarian argitaratutako berri bat erabiliko dut, ondorengo esaten duena:


BOST ETORKINETIK BATEK ARRAZAKERIA JASO DU EAE-N

Eusko Jaurlaritzako III. Immigrazio Planak itun sozial bat lortu nahi du, etorkinen integrazioa bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzako Immigrazio zuzendari Miguel Angel Gonzalezek emandako datuen arabera, bost etorkinetik batek noizbait arrazakeria eta bazterketa jasan ditu. Hala, iragarri du halako jarrera saihestea izango duela helburu Immigrazioaren III. Planak.

EAJk eskatuta egin zuen agerraldia atzo Eusko Legebiltzarreko batzordean. Gonzalezek azaldu du datozen hilabeteetan jakinaraziko dituztela egiten ari diren azterketen eta bileren emaitzak. Baina onartu du arazoa hor dagoela, eta heldu egin behar zaiola. Hala, plana egitearekin batera, arrazakeria eta bazterketa jasateko arriskua duten pertsonentzako gida bat argitaratuko dutela, salatzeko dituzten baliabideak azalduta. «Gizartea sentsibilizatzeko kanpaina bat ere egiteko asmoa dugu, eta Hezkuntza Sailarekin ere lanean ari gara arrazakeriaren aurkako proiektu bat aurkezteko». Ertzainekin eta udaltzainekin ere lanean ari dira, halako kasuen inguruan protokolo bat zehazteko.

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburu Gemma Zabaletak emandako datuen arabera, etorkinen arreta juridikorako sistema berriak 4.370 etorkini eman die zerbitzua iazko uztailetik. Zerbitzu hori Helduren ordezkoa da. «Sistema honen kostua Heldurena baino 320.000 euro apalagoa da», azaldu du Zabaletak. Ofiziozko abokatuen bidez ematen diete orain zerbitzu juridikoa etorkinei. Sistema berria «eraginkorragoa, integralagoa eta gertuagokoa» da, Zabaletaren arabera. Beste alderdiek zalantzak dituzte sistemaren eraginkortasunaren inguruan.


Izugarria da benetan hemen jartzen duena. Inmigranteen %20a arrazakeria jaso dute gutxienez behin EAE-n daudenetik. Eusko Jaurlaritza sentsibilizazio plana prestatzen ari dela dio artikuluak, horrelako erasoak ekiditeko, baina nire ustez mota honetako planak eta gomendioak ez dute ezertarako balio. Benetan pentsatzen al du norbaitek, paper batean jartzen duena arrazista den bati pentsamendua aldararaziko diola? Nahiko ideia inuzentea iruditzen zait... Hain erraza izango balitz dena, ez genituzke arazorik izango!

 Arrazakeriaren aurka ekiteko aukerarik onena geure eskuetan dago, baina ez  nola jokatu behar dugun esaten digun paper baten bitartez, baizik eta eguneroko bizitzan geure seme-alabei, ikasleei eta umeei berdintasuna, errespetua eta tolerantzia  bezalako kontzeptuak birgogoratuz. Txikiak garenetik geure ingurunea diskriminaziorik gabe jokatzen duela ikusten badugu, zergatik ez da desagertuko arrazakeria kontzeptua?

Eta zuek, zer pentsatzen duzue? Benetan merezi du honelako planak egitea ala tontakeri hutsa bezala ikusten duzue? Iritzia ematera animatzen zaituztet.

Iturriak: