Gaur arrazkeriari buruz interneten aurkitutako webquest-a aurkeztuko dizuet. Baina hasi aurretik, zer ote da webquest bat?
Webquest-a hezkuntza lanetan izugarri erabilgarria den tresna didaktikoa dugu. Honek, ikerketa gidatu batean egitean datza, internetetik ateratako baliabideak erabiliz gehienbat. Webquest hauek ezinhobeak dira umeentzat, talde lana, kognizioa eta autonomia sustatzen baititu. Gainera berezko ebaluazio irizpideak jasotzen ditu tresna honek. Honen oinarriak "Challenging learning" (Erronka bidezko ikasketa) metodologia biltzen dira, zeina ikaskuntza giro teknologikoen erabilera proposatzen du.
Blogaren hariari jarraituz arrazakeriari buruzko webquest-a aurkitu egin dut: http://webquest.kuchiyosenf.com/index.html
Edozein webquest moduan, hau ere zenbait zati desberdinetan banaturik dago: hasiera, lana, prozesua, ebaluazioa eta ondorioa.
Gure kasuan, hasieran, webquest-ak duen helburu nagusia aurkezten digu: gaur egungo gizarte aniztasunari erantzunez ikasleei jakinaraztea zein den interkulturalitatearen esanahia.
Ondoren ikasleak burutu behar duten jarduera zertan datza azaltzen digute. Ikasleok, "role playing" bat antzeztu beharko dute binaka, arrazakeriak sortu ahal dituen egoera desberdinak aztertuz eta ondoren errepikatu egingo dute antzezpena rolak aldatuz (Esaterako pertsona beltzarana denda batean lapurtzen harrapatzekotan).
Ariketa burutzeko, ikasleak interneten bilatu beharko dute informazioa. Eta horretarako webquest-ak link interesgarri batzuk atxikitzen dizkigu prozesua errazteko. Bertan arrazakeriarekin erlazioa dituzten web orrialdeak aurkitu ditzakegu.
Ebaluazio irizpideei dagokionez bi motatako irizpideak izango dira kontuan. Alde batetik, taula bat osatu beharko du ikasleak 1-etik 5-erako puntuazioa emanez baieztapen bakoitzari (1 adostasun maila txikiena eta 5 adostasun maila handiena adieraziz). Beste alde batetik, amaieran hausnarketa egiteko galdera batzuk aurki ditzakegu ariketa borobiltzeko.
Amaiera bezala webquest-ak gaia adin gazteetatik lantzearen garrantzia adierazten digu eta aldi berean hausnarketarako zita bat ere dakar, aipatzea komeni zaiguna: "Irakasten duzun bakoitzean, irakatsi ezazu ere ikasitakoa zalantzan jartzen" (Jose Ortega y Gasset)
Eta gaurkoz hau izan da guztia. Gorde ezazue webquest-aren linka etorkizunean erabiltzeko aukera izatekotan irakurleok!
Iturriak:
Iturriak:
- Informazioa:
- Argazkiak:
- Imp Pant erabilita