Ongi Etorria


Nire blog berriarekin hasteko ongi etorria eman nahi dizuet.

Gehienak zuen klasekidea izateagatik ezagutuko nauzue eta hurrengo lerroetan nire bloga zeri dagoen bideratuta aurkeztuko dizuet.

Gaur egunean, bai Euskal Herrian, bai munduko edozein lekutan arazoak daude arraza kontuekin (Diskriminazioa, borrokak…). Guzti horiek geure gizartean dauden hainbat gaitzetako bat osatzen dute. Gaur egungo bezalako gizartean, txikitatik jakin behar dugu arrazakeria elkarbizitza osasungarria eramateko oztopoa dela, azal kolore eta kultura desberdina duten pertsonekiko mesfidantza eta erasoak sustatzen baitu.

Hurrengo asteetan zehar, arrazakeriaren inguruko hausnarketak, datuak, artikuluak, bideoak etab. eskainiko dizkizuet, hezkuntzan gaia nola kudeatu genezake proposatuz edota gutxienez horren inguruan informazio gehiago eskainiz.

ONGI ETORRI ARRAZA BAKARRA BLOGERA. IRAKURTZEKO PREST? AURRERA!!!

2011-10-16

"Hezkuntzan rrazakeria ekiditeko eta interkulturalitatea sustatzeko 20 ideia"

Irakurleok, gaur arrazakeria hezkuntzan ekiditeko proposamen baten berri emango dizuet. Aurreko sarrerak, gaia aztertu egin dute baina nahiko era orokorragoan eta horregatik gaur hezkuntzan "sakontzen" dudan lehenengo aldia izango da. 

Gaur egun, mundua orokorrean eta EAE era zehatzagoan, hainbat kultura eta arraza desberdin jasotzen dituzten leku bihurtu dira. Dibertsitate hori, oinez ibiltzen den errealitatea dugu. Baina gizarteak, dirudienez, ez daki onartzen lurraldeak eta herrialdeak ez direla inorenak eta guztiak garela berdinak beltzak, zuriak edo urdinak (egongo balira) izanda. Eta zein da hori barneratua ez izatearen emaitza? Argi eta garbi: arrazakeria.

Jada labur komentatu dudanez aurreko sarrera batean, geuk, irakasleak aukera ezinhobea dugu horren aurka egiteko, txikitatik berdintasuna bezalako baloreak transmitituz, eta, sarean nebilela, hezkuntzan dibertsitatea lantzeko proposamen bat aurkitu egin dut.

Egia esan, asko aurkitu ditut, baina guztien artean hau erabaki dut publikatzea arrazoi nagusi batengatik. Proposamen hau (Europar batasuna, UGT sindikatua eta Espainako lan eta inmigrazio ministeritza eginakoa), 20 istorio labur biltzen ditu txosten batean. Guzti horiek, dibertsitatearen edertasuna ikasgelatan gehiago baloratzeko daude eginak, baina harritzekoa da norentzat bideratuta dauden: irakasleentzat! Hala ere horri buruz hitz egin aurretik nolakoak diren hobeto ulertzeko hemen duzue horietako bat: 

"Atzo, kurtso amaierako bidaia antolatzeko batzarra izan genuen ikasleok. Ez ginen batere ados jartzen. Bakoitzak bere iritziarekin eta hori aldatzeko asmo handirik gabe... Asko eztabaidatu dugu, eta, azkenean, zenbait erabaki garrantzitsu hartu ditugu: nora joango garen eta behar dugun dirua lortzeko jarduerak. Ziurrenik, bertara heltzean, talde desberdinak egongo dira (batzuk hondartzara joateko gogoak baitituzte, eta beste batzuk aldiz, bisita kulturalari garrantzi handiagoa ematen diotelako) baina oraingoz guztiak jarri gara ados.

- Ondo egina! - esan digu irakasleak - Talde osoa errespetatzen zareten oinarri komun batzuetara heldu zarete. Eta horri demokarazia deritzogu, giza eskubideak errespetatzean oinarrituta dagoena. Guztiok izan dituzue zeuen proposamena aurkezteko aukera berdinak eta iritzi aniztasuna ere onartu duzue. Azkenean, adostasun batera heldu zarete dibertsitatea eta iritzi aniztasuna errespetatuz. Horri elkarbizitza interkulturala deritzogu! 

Eta hori esan ondoren klasetik atera eta honako hau esan du entzuten ez genuela pentsaturik: "Gaztetxo hauek, egunero harritzen naute!""


Honelako 20 istorio ditugu aurretik aipatutako erakundeek pubilkatutako txostenean. Horietako bakoitzak, zenbait hitz ditu negritaz azpimarratuta, hain zuzen, irakasleok hezkuntzan landu behar ditugun kontzeptuak. Harrera, heterogeneotasuna, inmigrazioa, ikasketa arrakastatsua burutzeko aukera berdinak, arreta pertsonala... Horrelako kontzeptuak hain zuzen. 

Hausnarketa labur bat eginez, txosten hau aipatzea merezi duela iruditu egin zait irakasleentzat bideratuta egoteagatik. Izan ere, ikasleak hau barneratu aurretik gu geuk izan behar dugu argi geure gizartean aniztasuna duen presentzia handia dela, eta horren aurrean ez dugula beldur edo mesfidatzaz erantzun behar. Beraz, irakasle bezala, bota ditzagun elkarrik hezkuntza on batentzat kaltegarriak diren ezaugarriak!

Nik, beti bezala, txostena irakurtzera animatzen zaituzten. Honako helbidean aurkituko duzue http://www.aulaintercultural.org/IMG/pdf/guia20ideas_contra_discriminacion.pdf

Iturriak: