Ongi Etorria


Nire blog berriarekin hasteko ongi etorria eman nahi dizuet.

Gehienak zuen klasekidea izateagatik ezagutuko nauzue eta hurrengo lerroetan nire bloga zeri dagoen bideratuta aurkeztuko dizuet.

Gaur egunean, bai Euskal Herrian, bai munduko edozein lekutan arazoak daude arraza kontuekin (Diskriminazioa, borrokak…). Guzti horiek geure gizartean dauden hainbat gaitzetako bat osatzen dute. Gaur egungo bezalako gizartean, txikitatik jakin behar dugu arrazakeria elkarbizitza osasungarria eramateko oztopoa dela, azal kolore eta kultura desberdina duten pertsonekiko mesfidantza eta erasoak sustatzen baitu.

Hurrengo asteetan zehar, arrazakeriaren inguruko hausnarketak, datuak, artikuluak, bideoak etab. eskainiko dizkizuet, hezkuntzan gaia nola kudeatu genezake proposatuz edota gutxienez horren inguruan informazio gehiago eskainiz.

ONGI ETORRI ARRAZA BAKARRA BLOGERA. IRAKURTZEKO PREST? AURRERA!!!

2011-11-15

Irakasleentzako Glosarioa

Zenbait alditan komentatu dut jada, tolerantzia eta interkulturalitatea eskolan sustatzeko irakasleok dugun garrantzia. Izan ere, gu geuk gara kontzeptuak argi izan behar ditugunak gero  irakatsi edota jarduteko orduan ikasleen eredu izateko.

Hezkuntzan tolerantzia lantzeko hezkuntza tresna pila bat daude ikasleentzako. Baina baita irakasleentzako ere. Horregatik, gau, horientzat bideratuta dagoen tresna eskaintzen dizuet: Interkulturalitatea sustatzeko glosarioa.


Glosario honen helburua, jarrera argia eta gizartearekin komprometitua transmititzea da, honek jasotzen ohi dituen aldaketei erreparatuz. Hausnartzeko gida bezala har genezake eta dituen beste helburuen artean garrantzitsuena dugu komentatzeko: hezitzaileentzako "hiztegi" komun bat sortzea, heziketa sisteman komunean dauden baloreetan oinarritutak.

Badakigu hitzak direla gizakia dituen tresnetatik, kalte eta onura (Edota biak batera) handiena egin dezaketenak. Horregatik da garrantzitsua hezitzaileen artean hiztegi komun bat partekatzea. Erabiltzen ditugun hitzak, geure ideologiaren islapena dira, eta ideologia hori bete betean izango du eragina haurrengan.

Horregatik, glosario hau erabilita lortu nahi dena, hitzak, bere esanahi zuzenarekin transmititzea da, ahalik eta objektibotasun handiena erabiliz. Izan ere, ikasleengan jarrera kritikoa garatzea da irakasle on batek izan behar duen xedea, eta horretarako subjektibotasuna alde batera utzi behar dugu. 

Begirada bat bota glosarioari eta zeozer komentatu nahi baduzue ez ahaztu iruzkina jartzea!

Iturriak