Hezkuntzan tolerantzia lantzeko hezkuntza tresna pila bat daude ikasleentzako. Baina baita irakasleentzako ere. Horregatik, gau, horientzat bideratuta dagoen tresna eskaintzen dizuet: Interkulturalitatea sustatzeko glosarioa.
Glosario honen helburua, jarrera argia eta gizartearekin komprometitua transmititzea da, honek jasotzen ohi dituen aldaketei erreparatuz. Hausnartzeko gida bezala har genezake eta dituen beste helburuen artean garrantzitsuena dugu komentatzeko: hezitzaileentzako "hiztegi" komun bat sortzea, heziketa sisteman komunean dauden baloreetan oinarritutak.
Badakigu hitzak direla gizakia dituen tresnetatik, kalte eta onura (Edota biak batera) handiena egin dezaketenak. Horregatik da garrantzitsua hezitzaileen artean hiztegi komun bat partekatzea. Erabiltzen ditugun hitzak, geure ideologiaren islapena dira, eta ideologia hori bete betean izango du eragina haurrengan.
Horregatik, glosario hau erabilita lortu nahi dena, hitzak, bere esanahi zuzenarekin transmititzea da, ahalik eta objektibotasun handiena erabiliz. Izan ere, ikasleengan jarrera kritikoa garatzea da irakasle on batek izan behar duen xedea, eta horretarako subjektibotasuna alde batera utzi behar dugu.
Begirada bat bota glosarioari eta zeozer komentatu nahi baduzue ez ahaztu iruzkina jartzea!
Iturriak
Iturriak
No hay comentarios:
Publicar un comentario