Kurtso honetan landutako irakasgaien artean, Musika Hezkuntzarako egin behar izan dugun emanaldia izan da gustukoen izandako ekintzetako bat. Halabeharrez, emanaldia, arrazakeria eta diskriminazioaren aurka eigtea erabaki genuen ni neuk eta nire taldeak. Horregatik, emanaldia aurkezten dizuet sarrera honetan.
Emanaldi honekin, musikal bat egiten saiatu gara eta baita hori lortu ere. Horretarako abesti famatuen instrumentalak hartu ditugu eta bakoitzari gu geuk asmatutako letrak gehitu dizkiogu. Baina blogarekin erlazio handiena ezartzen duena, musikalaren ardatza da: istorioa:
“Baziren behin hiru ikasle: Markel, Xabier eta Ali. Markeli izugarri gustatzen zitzaion jatea eta hori dela eta nahiko lodia zegoen; Ali txikitatik bizi zen Euskal Herrian baina bere jaioterria Guinea zen; eta Xabier orduak pasatzen zituen gustura ikasten eta irakurtzen. Patxi, euren klasekidetako bat,ia egunero jotzen zituen soilik atseginak ez izateagatik. Izan ere, Patxiren ustez desberdinak ziren eta desberdina txarra zelaren iritzia zuen. Egun batean, Patxik arazoak izan zituen eta Markel, Xabier eta Ali ez zuten zalantzarik izan hari laguntzerako orduan. Momentu horretatik aurrera, laurak lagun egingo dira eta Patxik ez die inoiz gehiago jipoik emango”.

Lan honen bidez, gaur egun, zoritxarrez, behin baino gehiagotan klaseetan ematen den egoera aurkezten dugu ikasleak konzientziatzeko asmoz. Kontzientziazio prozesu horretan, gainera, tutoretzan landuko lirateke intolerantziaren aurkako ideiak eta ekintzak.
Gainera, emanaldiak dituen helburuen artean horrelakoak aurki ditzakegu:
- Balio zibikoak gizarte demokratikoan: errespetua, tolerantzia, elkartasuna, justizia, lankidetza eta bakearen kultura.
- Balio zibikoak inguru hurbileko bizikidetza eta gatazka egoeretan aplikatzea (familian, ikastetxean, adiskideen artean, herrian). Ulermen eta elkartasunezko jarrerak eta elkarrizketa baloratzekoak garatzea bizikidetza arazoak eta besteekiko harremanetan izaten diren interes gatazkak konpontzeko.
- Gizarte, kultur eta erlijio aniztasuna. Gureak ez diren ohitura eta bizimoduen aurrean errespetu kritikoa izatea. Bazterketa, desberdintasun, bereizkeria eta bidegabekeria sozialeko egoerak identifikatzea.
Emanaldi hau, aniztasuna eta tolerantzia musikalki lantzeko ideia bat baino ez da. Baina ikusten ari garenez blogean ez da bakarra, beraz: jarrai ezazue bilatzen!