Ongi Etorria


Nire blog berriarekin hasteko ongi etorria eman nahi dizuet.

Gehienak zuen klasekidea izateagatik ezagutuko nauzue eta hurrengo lerroetan nire bloga zeri dagoen bideratuta aurkeztuko dizuet.

Gaur egunean, bai Euskal Herrian, bai munduko edozein lekutan arazoak daude arraza kontuekin (Diskriminazioa, borrokak…). Guzti horiek geure gizartean dauden hainbat gaitzetako bat osatzen dute. Gaur egungo bezalako gizartean, txikitatik jakin behar dugu arrazakeria elkarbizitza osasungarria eramateko oztopoa dela, azal kolore eta kultura desberdina duten pertsonekiko mesfidantza eta erasoak sustatzen baitu.

Hurrengo asteetan zehar, arrazakeriaren inguruko hausnarketak, datuak, artikuluak, bideoak etab. eskainiko dizkizuet, hezkuntzan gaia nola kudeatu genezake proposatuz edota gutxienez horren inguruan informazio gehiago eskainiz.

ONGI ETORRI ARRAZA BAKARRA BLOGERA. IRAKURTZEKO PREST? AURRERA!!!

2011-12-14

Arrazakeria eta diskriminazioaren aurkako musika emanaldia

Kurtso honetan landutako irakasgaien artean, Musika Hezkuntzarako egin behar izan dugun emanaldia izan da gustukoen izandako ekintzetako bat. Halabeharrez, emanaldia, arrazakeria eta diskriminazioaren aurka eigtea erabaki genuen ni neuk eta nire taldeak. Horregatik, emanaldia aurkezten dizuet sarrera honetan.



Emanaldi honekin, musikal bat egiten saiatu gara eta baita hori lortu ere. Horretarako abesti famatuen instrumentalak hartu ditugu eta bakoitzari gu geuk asmatutako letrak gehitu dizkiogu. Baina blogarekin erlazio handiena ezartzen duena, musikalaren ardatza da: istorioa:

Baziren behin hiru ikasle: Markel, Xabier eta Ali. Markeli izugarri gustatzen zitzaion jatea eta hori dela eta nahiko lodia zegoen; Ali txikitatik bizi zen Euskal Herrian baina bere jaioterria Guinea zen; eta Xabier orduak pasatzen zituen gustura ikasten eta irakurtzen. Patxi, euren klasekidetako bat,ia egunero jotzen zituen soilik atseginak ez izateagatik. Izan ere, Patxiren ustez desberdinak ziren eta desberdina txarra zelaren iritzia zuen. Egun batean, Patxik arazoak izan zituen eta Markel, Xabier eta Ali ez zuten zalantzarik izan hari laguntzerako orduan. Momentu horretatik aurrera, laurak lagun egingo dira eta Patxik ez die inoiz gehiago jipoik emango”.

Lan honen bidez, gaur egun, zoritxarrez, behin baino gehiagotan klaseetan ematen den egoera aurkezten dugu ikasleak konzientziatzeko asmoz. Kontzientziazio prozesu horretan, gainera, tutoretzan landuko lirateke intolerantziaren aurkako ideiak eta ekintzak. 

Gainera, emanaldiak dituen helburuen artean horrelakoak aurki ditzakegu:
  • Balio zibikoak gizarte demokratikoan: errespetua, tolerantzia, elkartasuna, justizia, lankidetza eta bakearen kultura.
  • Balio zibikoak inguru hurbileko bizikidetza eta gatazka egoeretan aplikatzea (familian, ikastetxean, adiskideen artean, herrian). Ulermen eta elkartasunezko jarrerak eta elkarrizketa baloratzekoak garatzea bizikidetza arazoak eta besteekiko harremanetan izaten diren interes gatazkak konpontzeko.
  • Gizarte, kultur eta erlijio aniztasuna. Gureak ez diren ohitura eta bizimoduen aurrean errespetu kritikoa izatea. Bazterketa, desberdintasun, bereizkeria eta bidegabekeria sozialeko egoerak identifikatzea.
Emanaldi hau, aniztasuna eta tolerantzia musikalki lantzeko ideia bat baino ez da. Baina ikusten ari garenez blogean ez da bakarra, beraz: jarrai ezazue bilatzen!

Iturriak

No hay comentarios: