Ongi Etorria


Nire blog berriarekin hasteko ongi etorria eman nahi dizuet.

Gehienak zuen klasekidea izateagatik ezagutuko nauzue eta hurrengo lerroetan nire bloga zeri dagoen bideratuta aurkeztuko dizuet.

Gaur egunean, bai Euskal Herrian, bai munduko edozein lekutan arazoak daude arraza kontuekin (Diskriminazioa, borrokak…). Guzti horiek geure gizartean dauden hainbat gaitzetako bat osatzen dute. Gaur egungo bezalako gizartean, txikitatik jakin behar dugu arrazakeria elkarbizitza osasungarria eramateko oztopoa dela, azal kolore eta kultura desberdina duten pertsonekiko mesfidantza eta erasoak sustatzen baitu.

Hurrengo asteetan zehar, arrazakeriaren inguruko hausnarketak, datuak, artikuluak, bideoak etab. eskainiko dizkizuet, hezkuntzan gaia nola kudeatu genezake proposatuz edota gutxienez horren inguruan informazio gehiago eskainiz.

ONGI ETORRI ARRAZA BAKARRA BLOGERA. IRAKURTZEKO PREST? AURRERA!!!

2011-10-09

"Stop Arrazismoa" EAE-n

Aurreko sarreran arrazakeriak EAE-n duen presentzia aztertu dut labur. Egia esan, sarrera horrek, txanponaren alde bakarra (baita txarrena ere) erakusten zuen. Horregatik beste aldearen bila ibili naizeta honako hau aurkitu egin dut: pasaden urtean, EAE-n emandako "STOP ARRAZISMOA" ekintza.

Arrazimo eta bazterkeriaren aurkako nazioarteko egunerako sorturiko ekintza parte hartzailea dugu STOP ARRAZISMOA. Protestatzat har genezakeen ekintza hau, "flashmob" deitukoaren bitartez burutuko da hiru euska probintziatan.

"Flashmoba" ekintza antolatua da, non jende saldo handi samar bat leku publiko batean bildu, eta ustekabean, ohiz kanpoko ekintza bat burutzen duen; bukatutakoan, di-da batean sakabanatzen dira parte hartzaileak. Gure kasu honetan, egindako "flashmoba" leku desberdineta 5 minutuz geldi-geldirik egotean datza, denbora gelditu izan balitz bezala.
Eta nork har dezake parte ekintzan? Ba, edonork. Arrazakeriaren aurka dagoen edozein pertsona izan daiteke "flashmobaren" partaide.

Zoritxarrez, flashmoben datak urte honetako martxokoak dira, eta jada ezinezkoa da parte hartzea, baina hala ere ekintzaren bideoak ikus ditzakegu interneten. Hona hemen probintzietako hiriburuetan (Bilbo, Gasteiz eta Donostin) burututako flashmoben emaitzak.










Ekintza polita iruditu zait benetan. Aurrerago jakin izan banu ziur izango nintzen partaide. Jendearen arreta deitzea bilatzen da, baina, noski, helburu orokor polit bat izanik: arrazakeriaren aurka gelditzea. Esaten ohi den bezala: "txapo!".

Eta beti bezala, opinatzera animatzen zaituztet nire bloga irakurtzen duzuenei; zer deritzozue ekintzari? Partaide izango zinakete?.

STOP ARRAZISMOA ekintzari buruzko informazio gehiago nahi baduzue, honako linka jarraitu: http://www.stoparrazismoa.org/


Iturriak: