Dakizuenez, nahiko denbora luzea daramat bloga osatzen eta informazio anitza eskaini dizuet aniztasuna eskolan tratatzeko asmoz. Baina, dudarik gabe, gaur aurkitut dudan hau baloratu izan behar banu, "ezinhobea" adjektiboa erabiliko nuke: www.adaluna.org
Orrialde hau, Andaluziako junta, Europa Batuarekin batera sustatutako ekimena dugu. Jada esan dudanez, web orrialdea aniztasunaren eta kultur desberdinen elkar bizitza osasuntsuaren baloreak transmititu nahi die ikasleei. Eta xede horrekin, bai ikasle eta baita irakasle eta gurasoei eskaintzen die oso-osoa den gune birtuala. Banan-banan hasiko gara aztertzen zeintzuk diren gunearen atal desberdinak.
1. Pertsonaiak:
Hasteko Adalunaren munduan protagonistak diren pertsonaiak aurkezten dizkigute. Pertsonai hauek aniztasunaren adibide argia dira: Adaluna (Haur espainiarra), Samir (Mutiko magrebtarra), Margarita (Ijitoen etniako neska), Jairo (Gurpildun aulki bat erabiltzen duena) eta Aarón (Adalunaren lehengusua). Umeen aurkezpena egiteaz gain ere ikusi ditzakegu horien familiak nolakoak diren aniztasunaren adibide argiak izanik ere: familia homosexualak, lanbideen genero-estereotipoak apurtzen dituzten familiak (Ama polizia esaterako), banaturik dauden gurasoak etab.
2. Eduki hezitzaileak:
Atal honetan Adalunaren bizitzako hainbat kapitulu agertzen dira. Ikasleak horietako bakoitza ezagutzeko aukera izango du era entretenigarri eta sakon batean. Izan ere, kapituluetako bakoitzean, ikasleak istorio laburra aurkitu egingo du, arazo bat aurkezten duena eta Adaluna eta bere lagunak bilatutako soluzioa ere jakinarazten diguna. Atal honetan, gainera, gauzatu den arazoaren inguruan hausnartzeko aukera ezinhobea eskatzen die haurrei auziari buruzko informazio sakona emanez. Eta amaitzeko, kapitulu bakoitzak abesti entretenigarri eta hezitzaile bat abesteko aukera ematen digu (Letra eta guzti), hausnarketa egin ostean ondorio bezala hartu genezakena.
3. Jolasak eta deskargatzeko edukiak:
Istorioaz gain, web orrialdeak, ikasleei jolasteko aukera eskaintzen die bi jolas desberdinekin (Bikoteak egiteko jolasa eta "ikonoak konektatu" izeneko jolasa). Deskargatzeko edukiei dagokienez, ordenagailuan jarri ahal ditugun Wallpaper-ak eskaintzen dizkigu eta baita istorioan ikusitako edozein bideo jaisteko aukera ere.
Atal nagusiak aztertu ondoren beste hiru "azpi atal" ere ditu webguneak:
- "Nork laguntzen zaitu?": haurrei arazoak izan ezkero lagungarriak izan ahal zaizkien telefono zenbakia agertzen dira. Gainera irakasleentzar erabilgarriak izan daitezkela ere iruditu zait.
- "Zeure eskubideak ezagutu": giza eskubideen adierazpenean agertzen diren zenbait artikulu azaltzen dira umeek aniztasuna tratatzerakoan horiek zeintzuk diren argi izateko.
- "Gurasoentzako informazioa": atal honetan, gurasoentzat bideratutako informazioa agertzen da (Irakasleentzat ere guztiz baliogarria izan daitekeena). Informazio honetan istoriaren kapitulu bakoitzean landu nahi dena agertzen da eta gainera, link interegarrien zerrenda ikusi dezakegu. Etxean edota eskolan lantzeko ariketak ere eskura ditugu ataza honetan.
Iturriak:
- Informazioa:
- Argazkiak
- Inp Pant erabilita