6. sarrera honetan zerbait bereziren bila ibili naiz. Izan ere, ez dut nahi bloga datu txaparrada soila izatea eta horregatik gaur hausnarketa egiteko musika jarriko dizuet.
Jarraian entzungo duzuen abestia "Rap vs Racismo" izenburua du. Proiektu hau, Espainako MC famatu batek, Chojin hain zuzen, Intolerantziaren Aurkako Mugimenduarekin batera antolatutako proiektua da.
Bion artean, Espainako hainbat rap musikarien ahotsak bildu dituzte, arrazakeriaren aurkako ohiua prestatu nahian. Hona hemen bideoklipa. Bideoaren amaieran agertzen diren zita eta datu batzuei erreparatzea gomendatzen dizuet.

Hip hop musikaren jarraitzaile sutsua naiz, eta baita Chojin-en irakurle (bi liburu egin baititu) eta entzule fidela. Abesti hau egin zenean, zeozer pentsarazi zidan... Zergatik da beharrezkoa hainbatetan errepikatzea hain argia eta bistakoa den berdintasun eskubidea? Oraindik ez dugu barneratuta gizaki guztiak berdinak garela? Abesti hau, egia esan, blogaren gaia aukeratzera animatu ninduen.
Baina ez da gaiaren inguruan Chojinek egin duen abesti bakarra eta horregatik beste bi atxikitzen dizkizuet. Lehenengoak, gizaki beltzaranaren egoerari buruz hitz egiten du eta bigarrenak aldiz, beltzaran izateak bere bizitzan zehar izan duen eragina azaltzen digu:
Ez dugu ahaztu behar musika tresna erabilgarria dela ere hezkuntzan eta hori erabili dezakegula hainbat gauza irakasteko. Musika egokia aukeratu behar dugu soilik. Eta RAP musika gaitz sozialen inguruan haurrak kontzientziatzeko aukera ematen digu beraz... zergatik ez erabili hain eskura dugun tresna?
Musika pentsatzeko ere erabili daiteke beraz... entzun itzazue abestiak eta iruzkinen bat jarri, ez galdu aukera! Ondo izan.
Iturriak:
Musika pentsatzeko ere erabili daiteke beraz... entzun itzazue abestiak eta iruzkinen bat jarri, ez galdu aukera! Ondo izan.
Iturriak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario